BERRIAK

GAZTAINA SALTZAILEA KALEAN: (2018/12/05)

Gaztaina saltzailea iaz, Mitarte kalean.

Aretxarte merkatarien elkarteak deituta gaztaina-saltzailea etorriko da beste urte batez. Bezeroen artean txartelak banatuko dituzte debalde jan ahal izateko gaztainak.

IXADEBALDE AZOKA: (2018-09-03)

Ixadebalde azoka

Ixadebalde XVII. merkealdien azoka egingo du Aretxarte merkatarien elkarteak mojen komentuan. Goizez izango dira bertan: 10:00-14:30.

ARETXARTEKO KIDEAK, AURTEN ERE, EGUTEGIA OPARITZEN DABILTZA BEZEROEI: (2017-12-19)

Egutegi berezia atera dute beste behin, Aretxarte merkatarien elkarteko kideek. Ivan Valle eta Ane Idigoras argazkilariek modelo lanetan jarri dituzte merkatariak, eta paisaia dotoreek eta imajinazioak lagun eginda, argazki ezin politagoekin osatu dute. Atzo hasi ziren Aretxarteko kideak bezeroen artean banatzen egutegi hori. Asko zeuden horren zain eta gustura jaso zuten oparia. Egutegia, gainera, herriko jaiekin eta urteko hitzordu garrantzitsuenekin osatu dute.

ZABALDU DITU ATEAK IXADEBALDE AZOKAK: (2018-03-02)

Merkealdien XVI. azokaren ateak zabaldu dituzte Aretxarte merkatarien elkarteko kideek komentuan. Gaur goiz eta arratsalde izango dira herritarren zerbitzura (10:00-13:00 eta 16:30-20:30) eta bihar, zapatua, goizez bakarrik (10:00-14:30). Beherapen handiak eskaintzen ari dira beste behin. Oraingoan sei dendaren ordezkaritza dago; hona hemen: Belar Meta, Tak zapata denda, Haurrak, Kilima, Asensio eta Titare. 100 euroko bonoak ere zozketatuko dituzte bezeroen artean.

ARETXARTEK HERRIKO KALEAK GIROTUKO DITU UZTAILA ETA IRAILA BITARTEAN: (2018-06-27)

Hainbat motatako hitzorduak egongo dira ostiralero. Orain dela bi aste hasi ziren ekimenekin, eta uztailean jarraipena izango dute. Aretxarte merkatarien elkartea hainbat proposamenekin dator. Uztaila eta iraila bitartean, ostiral arratsaldetan ez da aspertzeko astirik egongo; izan ere, hitzordu ezberdinak egongo dira herritarren zerbitzura. Nerea Etxeandia, Aretxarte elkarteko kideak, ekintzak giro egokia sortzeko antolatu dituztela aitortu du: “Jendea kalean ikustea nahi dugu, herritarrak herrian geratzera animatzen ditugu, izan ere, ohikoena hondartzara joatea izaten da”. Elkartea, denda eta tabernez osatuta dago, eta oraingoan, taberna inguruan egingo dira hainbat ekintza. Etxeandiaren ustez, gehienetan dendei ematen zaie protagonismo handiagoa, eta horregatik, prestatutako hitzorduak tabernei “begira” egongo direla azaldu du. Egubakoitzean, ikastaroa eta kontzertua Datorren egubakoitzean, ekainaren 29an, buruarinen tailerra eskainiko dute, debalde, 17:00etan, Atseden taberna parean. 20 umerendako tokia egongo da. Eta ondoren, 19:00etan, Patxi Luque gitarra-jole antzuolarrak – Zilarrezko Puaren irabazlea eta PoLi-tiCs taldeko kidea– kontzertua emango du Aretz tabernaren aurrealdean.

OPARIAK ARETXARTEKO BEZEROENDAKO: (2017-10-20)

Opariak Aretxarteko bezeroendako

Gaur, egubakoitza, hasi eta hilaren 29a bitartean bi tamainatako poltsak –Bizi, erosi Atxabaltan– oparituko dizkiete bezeroei Aretxarteko 54 komertzio eta tabernetan. Horrez gain, hainbat zozketatan parte hartu ahal izango dute. Hain zuzen ere, Aretxarten erabiltzeko bonuak zozketatuko dituzte: 200 euroko bi, 100 euroko bat eta 20 euroko hamalau

500 EUROKO ETA 20 EUROKO BONOAK ZOZKETATUKO DITU ARETXARTEK: (2015-05-19)

500 euroko eta 20 euroko bonoak zozketatuko ditu Aretxartek

Aretxarte merkatarien elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenek txartelak jasoko dituzte maiatzaren 31 bitartean, eta ondoren, horien artean 500 euroko bonoa zozketatuko dute. Irabazleak bono hori ekainaren 6an erabili beharko du. Irabazleak ekainaren 6an, zapatu goizean, gastatu beharko ditu 500 euroak Aretxarteko komertzioetan. Bestetik, Aretxarte elkartean dauden tabernariek 20 euroko bost bono zozketatuko dituzte. Bono horiek ere bertako tabernetan erabiltzeko izango dira.

ARETXARTEK EGINDAKO GABONETAKO BIDEOA ETA IDOIARI ELKARRIZKETA, EITB-KO “QUÉ ME ESTÁS CONTANDO” PROGRAMAN: (2017/12/21)

¡Que me estas contando! programan ere agertu izan da Aretxartek gabonetako kanpainarako sorutako bideoa dela eta. Idoia Elexpuru, merkataritza elkarteko zuzendariari entrebista txiki bat egiten diote. Argi eta garbi adierazten du, kanpaina hoenen helburu nagusia herritarrak herriko komertzio txikietan kontsumitzea dela, herria bizirik mantentzeko.